XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire bidaia kalitatean zehar. Eugenio Ibarzabal

Eugenio Ibarzabal aholkulari, hizlari eta idazlea da: La pasión de mejorar liburuaren egilea.

Iceberg Prospectiva-ren zuzendaria.

Foro Gipuzkoaren (Adegi, Elkargi, Kutxa Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatea) koordinatzailea, kalitatearen kultura heziketan bultzatzen aurreneko erakundea izan dena.

Orrialde honetan berak idatzitako Nire bidaia kalitatean zehar artikuluaren zati batzuk jaso ditugu.

Bertan hainbat erakunderekin kalitatean zehar egindako bidaien esperientziatik ateratako ondorioak kontatzen ditu eta hauetatik adibide batzuk jaso nahi izan ditugu.

Honela dio...

(...) Kalitatean aditua denak ez du esan behar hezkuntzan kalitatea ume kreatiboak hezitzean datzala, baizik eta, hobeki esanda, profesionalari laguntzean nola neurtu daitekeen, adibidez, sormena heziketan eta irakasleei lagundu ikasle hauek aurrerapenik egin duten edo ez esaten. (...)

Ikaskuntza

Hobekuntzaren kulturan gauza interesgarrienetako bat kalitatearen tresna deitzen direnak dira.

Zehatzak dira, lagundu egiten dute eta oso praktikoak dira.

Nire esperientziak zera erakutsi dit:

- hasten direnen kasuan, interesa duten gaiei aplikatzerakoan ikasi behar dira.

Ezagutzen ditudan erakundeetako esperientzi interesgarrienetako bat, irakasle, guraso eta ikasleek zentroetan elkarlanean egin dituzten proiektuak izan dira.

Egun bat edo bitan egindako lantaldea, pertsona kopuruaren arabera adostutako proiektu bat lortuz, honek, eraberean, lanerako metodologi berriak ezagutzen laguntzen duelarik.

Berdin gertatzen da entrepresa eta bestelako erakundeekin.

- tresnak, helburuak lortzeko laneko lanabesak dira.

Arrakasta, helburu bezala ipinitakoa lortzean datza, ez gidaliburua jarraitu edo hau ederki betetzean.

Ebaluatu

Agian entzun duzue Lord Kelvin-en esaldi hau: definitzen ez dena ezin da neurtu.

Neurtu ezin dena ezin da hobetu.

Eta hobetzen ez dena degradatu egiten da beti.....

Hau idazten duena ebaluazioaren mundutik dator, eta era berean gogorarazten dizue gezur haundiak eta estatistikak esistitzen direla.

Einstein-ek zioen benetan garrantzitsua dena ezin zitekeela neurtu.

Uste dut ebaluazioa oso positiboa dela... bere neurrian neurtzen den heinean behintzat.

- ebaluazioa, informazioa jaso eta egiaztatzeko da.

Asko aurreratu arren, okerreko zentzuan ez egiteko.

- neurtzearen balio haundienetariko bat aldezaurretik adosturiko banatutako indikatzaileak lortzea da.

Gure esperientziak erakusten digu taldea egiteko modu hobenetariko bat dela.

- azterketa asko egitea ez da nahiko irakasgai bat ikasi eta bere edukian aurrerapenak egiteko.

Eta ez du bermatzen amaierako arrakasta: ez da aurreneko entrepresa izango Estatu Batuetan Malcom Baldridge saria irabazi eta itxi duena.